Albisteak

XXXI. Patxalo Mus Txapelketa egingo dute bihar Ipintza elkartean

Ipintza elkarteak, hogeita hamaikagarren Patxalo Mus Txapelketa antolatu du biharko. Izen emateak doan izango dira eta parte hartu nahi dutenek 22:00tan gerturatu beharko dira elkartera, txapelketari 22:30ean emango diote hasiera.

Irabazleentzako sariek ez dute hutsik egingo, lehen sariak txapela, garaipenaren ikurra, eta ardo botilak osatzen ditu. Bigarren sailkatuek garaikurrak eta ardo botilak jasoko dituzte; hirugarren eta laugarren postuak, berriz, ez dira esku hutsik joango, eta ardo botilekin sarituko dira.

Argazkian 2023ko irabazleak, Aitzol Astiazaran eta Joseba Eizagirre `Jantxi’, Joakin Orbegozo eta Juan Karlos Iruretagoiena, azpitxapeldunekin batera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide