Albisteak
Santakutzetako helduen danborradako prestaketekin hasi dira
— 2024-04-18Atzo arratsaldean egin zen helduen danborradako aurtengo kontuak zehazteko bilera Alonderon. Talde guztietako ordezkariak deitzen dira bertara. Aurten proposamen berri bat izan da hainbat danbor jole eta bandaren partetik; urteroko kantuen errepertorioari beste pare bat gehitzea. Atzoko bileran aipatu zen gaia, baina ikusi egin behar da entseguetako herritarren parte hartzea zenbatekoa den eta denborarik ematen duen ongi jotzen ikasteko. Printzipioz, talde guztiak elkartuta geldirik jotzen den lekuetan, Gurutzean eta plazan ez dira joko kantu berri hauek eta jotzekotan bidean joko dira.
Ondorengoak izango dira entsegu egun eta orduak:
Apirilak 24, asteazkena: bandarekin entsegua 20:00etan, kiroldegiko aterpean.
Apirilak 25, osteguna: megafoniarekin entsegua 20:00etan, kiroldegiko aterpean.
Apirilak 29: bandarekin entsegua, 20:00etan, kiroldegiko aterpean.
Jarraian bandako kideek pasatako kantu berrien loturak:
Egin zaitez bazkide