Albisteak

XXXIII. Mux txapelketa azkarra, egingo da ostiralean Iraetan

2023ko irabazleak

13. mus txapelketa azkarra egingo da datorren ostiralean, urtarrilaren 26an, Iraetako Bekoetxe Tabernan (Merenderoan).

Iraetako Auzo Elkarteak antolatutako txapelketak lau sari izango ditu; 100 euro laugarren postuarentzat, 200 euro hirugarren postuarentzat, 400 euro eta trofeoak bigarren geratzen direnentzat eta txapelak, trofeoak eta 1000 euro lehenengo postuan irabazten duen bikotarentzat.

Parte hartu nahi dutenek, 22:00etan gerturatu beharko dira Bekoetxera eta 30 euro ordaindu beharko dituzte bikoteka. Txapelketa 22:30ean hasiko da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide