Albisteak
Z U L O film laburraren emanaldia atzo Kultur Etxean
— 2018-05-12Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizolak zuzendutako Z U L O laburmetrailaren emanaldia izan zen atzo, ostirala, Kultur Etxean. Mikel Ibarguren eta Erika Olaizolak antzeztutako ikus-entzunezko piezak lau sari jaso ditu 2017 amaieran estreinatu zenetik. Bi aktoreekin solasaldi txikia egiteko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek. Proiektuaren ideiaren jatorriaz, prozesu guztian izandako zailtasunez edota aurrera begira dituzten asmoez jardun zuten.
Hemen ikus dezakezue ZULO filmeko zuzendari eta protagonistei egin genien elkarrizketa.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
Albiste gehiago
INKESTA

GIDA
AZKEN ALDIZKARIA
-
Otsaila 2023
— 2023-03-21Deskargatzeko egin klik hemen.