Zabalik dago Zestoako Antzerki Eskolako 2025/26 ikasturterako izen-ematea!
— 2025-06-25Antzerkia bizitzeko modu bat da!
Sormena piztu komunikazioa hobetu lagun berriak egin zeure burua hobeto ezagutu lotsak gainditu eta zure potentzial osoa askatu!
Zabalik dago Eromen Eskolako 2025/2026 ikasturterako izen-ematea!
6 urtetik gorako haur, gazte eta helduentzako taldeak. Ez da aurretiazko esperientziarik behar, gogoa baino ez!
eromenprodukzioak@gmail.com
658 739 032
Diru-laguntza jasotzeko aukera!
Haur eta nerabeen aisialdirako eskubidea bermatzeko, dirulaguntza eska daiteke; baldintzak betetzen badira, urte osoko kuota udalak bere gain hartuko du.
Ez itxaron gehiago! Ekin zure antzerki bidaia pertsonalari eta parte izan Eromen komunitate sortzaile eta euskaldunaz!

