Albisteak

Zazpi kasu positibo zenbatu ditu Osasun Sailak asteburuan Zestoan

Osasun Sailaren datuen arabera, zazpi kasu positibo zenbatu dira asteburuan Zestoan: bat ostiralean, lau larunbatean eta beste bi igandean. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa 991,39 kasukoa da herrian.

Osakidetzak 35.522 PCR proba egin ditu Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian azken 72 orduetan eta horietatik 3.162 positibo detektatu dira: 1.371 Bizkaian, 1.452 Gipuzkoan eta 303 Araban. Atzotik gaurrera, EAE-tik kanpo bizi diren 36 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Nafarroan, berriz, 501 kasu positibo baieztatu dira azken 24 orduetan.
Alarma egoera
Espainiako Gobernuak berriz ere alarma egoera ezartzea erabaki zuen atzo goizean egindako Ministro Kontseilu berezian. Biltzeko eskubidearen mugatzea, gaueko etxeratze agindua eta lurralde batetik bestea mugitzeko debekua biltzen dituzte neurriek. Alarma egoeraren iraupena sei hilabetekoa izatea nahi du Espainiako Gobernuak, maiatzaren 9ra arte.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide