Albisteak

Alarma egoera ezarri du Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuak berriz ere alarma egoera ezartzea erabaki zuen atzo goizean egindako Ministro Kontseilu berezian. Biltzeko eskubidearen mugatzea, gaueko etxeratze agindua eta lurralde batetik bestea mugitzeko debekua biltzen dituzte neurriek. Iluntzeko 23:00etatik goizaldeko 06:00ak bitartean etxeratzeko agindua eman du Gobernuak. Ordutegi hori ordu betez aurreratu edo atzeratu ahal izango dute lurralde bakoitzeko agintariek baina ezingo dute kendu. Bestalde, Erkidego bakoitzak erabaki ahal izango du euren lurraldeko mugak ixtea. Biltzeko eskubidearen inguruan, berriz, sei lagunek izango dute gehienez biltzeko aukera.

Alarma egoeraren iraupena sei hilabetekoa izatea nahi du Espainiako Gobernuak, maiatzaren 9ra arte. Atzo onartutako dekretuarekin, momentuz, hamabost eguneko alarma egoera ezarri du Gobernuak eta hamabost egun pasa ondoren, Espainiako Kongresuak Gobernuaren proposamena bozkatu beharko du.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide