Albisteak

Zazpi positibo zenbatu dituzte aste honetan Zestoan

Zazpi positibo atzeman dituzte Zestoan astelehenetik ostegunera bitartean eginiko PCR eta antigeno frogetan: lau astelehenean, bi asteartean eta bat asteazkenean. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 487,93ra jaitsi da.

Eskualdean 67 kasu atzeman dituzte aste honetan egindako frogetan. Kasu gehienak Zarautzen eman dira, 18 hain zuzen ere. Azpeitian hamabost positibo zenbatu dituzte, hamabi Zumaian, sei Orion, bost Getarian eta lau Azkoitian.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide