Zer non ikusi

Zer non ikusi, euskarazko filmak non aurkitu jakiteko

Honela dio ‘Zer non ikusi‘ plataformak bere buruaz:

Azken aldian behin eta berriz entzun izan dugu, euskarak interneten bere txokoa behar duela; euskal hiztunen artean geroz eta euskara gutxiago kontsumitzen dela interneten.

Ikus-entzunekoei dagokienez, gaur egungo gazte eta haurrek ez dute garai bateko Super Bat; ikus-entzunezkoak euskaraz kontsumitzea ez da telebista piztea. Edukiak kontsumitzeko modua aldatu egin da eta ohiturak aldatzea egokitu zaigu. Helduok ere ez dugu aukera askorik edukiak euskaraz kontsumitzeko.

Bide hori errazteko helburuarekin eraiki dugu webgune hau. Streaming plataforma ezberdinetan euskaraz zer aurkitu daitekeen, erraz kontsultatzeaz gain, zinemetako estreinaldien inguruko informazioa ere aurki dezakezu.

Badakigu oraindik material asko dagoela katalogatzeko, baina pixkanaka katalogoa osatzen joango gara.

Azkenik aipatu, arazo edo akatsen bat aurkituz gero, kontaktua atalean duzula gurekin kontaktatzeko bidea.

Eskerrik asko eta kontsumi ditzagun edukiak euskaraz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide