Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ur-hornidura sarean ihesa izan da eta Zestoako Udalak jakinarazi duenez, konponketa lanak egiten ari dira. Matxuraren ondorioz, zulo handi bat dago bidegorrian, eta “oso arriskutsua” dela adierazi du udalak.
Horrenbestez, Zestoa eta Iraeta lotzen dituen bidegorria itxita egongo da datozen egunetan. Udalak herritarrei “erantzukizunez” jokatzeko eta eremu horretatik ez pasatzeko eskatu die.
Konponketa lanak amaitutakoan, bidegorria berriro irekiko dutela jakinaraziko dute.