Albisteak

Zestoa Futbol Taldeak denboraldiko aurkezpena egin du

Maila ezberdinetan arituko diren talde guztiak batu ziren larunbatean Iraetako Futbol Zelaian. Lehenbizi futbolari eta entrenatzaile guztiek batera atera zuten argazkia, eta ondoren taldekako argazkiak atera zituzten.

7 futbol talde izango ditu aurten Zestoako klubak: emakumezkoen 2 talde eta gizonezkoen 6 talde. Emakumezkoen taldeak infantil eta kadete mailan lehiatuko dira. Gizonezkoen taldeak berriz, infantil, kadete, jubenil eta seniorren mailako bi talde izango dira.

Hemen dituzue taldekako argazkiak:

  • Emakume infantilen taldea

IMG_2490

  • Emakume kadeteen taldea

IMG_2479

  • Gizonezko kadeteen taldea

IMG_2476

  • Gizonezko infantilen taldea

IMG_2484

  • Gizonezko seniorren lehen taldea

IMG_2435

  • Gizonezko seniorren bigarren taldea

IMG_2471




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide