‘Zestoa Herri Hezitzailea’ lan-taldearen oharra

Badira 2 urte Zestoa Herri Hezitzailea lan-taldea osatu zela herrian: Herri Eskolako eta Zestoako Udaleko ordezkariez gain, Ekain Guraso Elkartea eta beste hainbat herritarrek osatzen dugu taldea. Orain arteko ibilbidean haurren benetako parte hartzea eta erabakitzeko ahalmena sustatzen aritu gara (amabirjinetako egitaraua haurrekin osatzen, udaleku irekietako programazioa…) eta baita haurren eremuak direnak auzolanean txukuntzen ere (eskolako portxe txikia).

Datozen asteotan auzolan berri bati ekiteko asmoa dugu txanpiñoiko (HH2-HH3 eraikina) atarian. Haur txikienen espazioa izanik, oso leku ilunadelakoan gaude, eta kolore eta alaitasun pixkat eman nahi diogu. Horretarako, Herri Eskolaren eta Zestoako Udalaren laguntza dugun arren, lanak aurrera eraman ahal izateko guraso eta herritarren laguntza ere ezinbestekoa izango da.

Auzolana otsailaren 17a eta martxoaren 10a bitarteko larunbatetan izango da, goizez zein arratsaldez. Auzolanean parte hartu nahi duen oro, jar dadila gurekin harremanetan: zestoaherrihezitzailea@gmail.com

 

Zestoa Herri Hezitzailea lan-taldea




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide