Albisteak

Zestoa hobeto ezagutzeko aukera izango da igandean “Ezkutuko altxorrak” programak antolatatutako bisita gidatuan

“Ezkutuko altxorrak” programaren baitan bisita gidatua egingo dute Zestoan igandean, hilak 11. Ibilbidea guerdiko 12:00etan hasiko da plazan. Vicente Davilaren gidaritzapean herriko txokoetako historiaz gozatzeko aukera izango da doan. Bisitan, Zestoako gune historikotik ibilbidea egingo du Davilak, San Inazioren garaiko ondarea eta Santuaren erreferentzia zuzenak nabarmenduz. Parte hartzeko, aurrez izena eman behar da, Urola Erdiko turismo bulegoan (943 15 18 78 ).

“Ezkutuko altxorrak” programaren helburua eskualdeko ondarea ezagutzera ematea da, “ezezagunak izan arren benetako altxorrak diren guneak” herritarrengana gerturatzea. Urte guztian zehar, 57 bisita egin dituzte Urola Erdiko, Urola Garaiko eta Debagoiengo eskualdetan. Urola Erdian, Aizarnazabalen, Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan egin dituzte saioak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide