Albisteak

Zestoako auzo batean izandako iruzur saiakera baten berri eman du Udalak

Duela gutxi herriko auzo batean iruzur saiakera bat izan zela jakinarazi du Udalak. Gertakari horren harira, ondorengo oharra kaleratu berri du Mikel Arregi Ertxin alkateak:
“Zestoako Udalak duela gutxi herriko auzo batean izandako iruzur saiakera baten berri izan du. Gizarte zerbitzuen izenean adinekoak bizi diren etxebizitzara egindako bisita baliatzen dute, inolako indarkeriarik gabe eta bizilagunak konturatu gabe lapurreta egiteko.
Antzeko bisitak egiten direnean, aldez aurretik telefono bidez hitzordua zehaztu ohi da. Beraz, aldez aurretik hitzartu gabeko bat bateko bisita bada, ez da Zestoako Udalaren edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzuetako bisita izango.
Ertzaintzari gertakariaren berri eman zaio eta udalak ere gertakariaren jarraipena egingo badu ere, herritarrak adi egon daitezen egiten da jakinarazpena.
Zestoan, 2021ko abuztuaren 19an.
Mikel Arregi Urrutia
Zestoako Alkatea



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide