Albisteak

Zestoako EAJk EH Bilduri egindako proposamena

Ondorengo puntuak izango lirateke akordio batetara iritsi ahal izateko, EAJ-PNVk EH BILDUri helarazten dion proposamena:

  • Aurrekontuen onarpenaren ondorioz sortuko litzatekeen Sozioekonomia batzordea (enpresa eta merkataritza, hezkuntza eta formakuntza, enplegua eta turismoa landuko lituzkeenak) Eh Bilduk zuzenduko luke Siadeco eta Iraurgi Berritzenekin elkar lanean.
  • 2016rako aurrekontuetan etxebizitzen alkilerrerako laguntza gisa, 30.000€-ko partida bat sortuko litzateke eta berau praktikara eraman ahal izateko ordenantza bat landu eta onartuko litzateke.
  • Bi Alderdiek adosten dute 2017ko martxoaren 1erako, hondakinen bilketarako “Arrasate Sistema” martxan jartzea, hau da, hondakinen bilketa kontenedore bitartez izatea.

Zestoa 2016ko martxoak 4.- Zestoako UBB.

Zestoako EAJk eskaintza hori egin ostean Eh Bilduk honakoa adierazi du: “alkatearekin hitzartutako akordioa bertan behera utzi du EAJk”. Esteka honetan irakur dezakezue EH Bilduk eskaintza horri emandako erantzuna.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide