Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Uztailaren 2tik 7ra jokatuko da aurten Donostia Cup txapelketa. Mundu osoko 430 talde baino gehiagok hartuko dute parte, horien artean, Zestoako Futbol Taldeko 16 urte azpiko neskak. Guztira, 5.000 jokalari inguru izango dira. Fati Taberna eta Renova Norteren laguntza izango dute herriko neskek. Espainiako Rayo Vallecano, Norvegiako Oppegard IL edota Donostiako Intxaurdi KE taldeak izango dituzte arerio gisa.
Partidak:
Uztailak 2, 19:00tan, Zestoa-Rayo Vallecano, Zarautzen
Uztailak 3, 16:30ean, Zestoa-Intxaurdi KEren, Zumaian
Uztailak 4, 11:45ean, Zestoa-Oppegard IL, Iraetan
IRUZKINDU