Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako Herri Hezitzailearen lan-taldeak, asteazkenerako ZESTOAKO HAUR ETA GAZTEEN BATZARRA deitu du.
Batzarreko lehen saioan, jolasak egingo ditugu, eta iraileko festetarako haurrek dituzten proposamenak jasoko ditugu.
Batzarrean parte hartu ahal izango dute Zestoako 4-12 urteko haur eta gazte guztiek.
Datorren asteazkenean, ekainak 15, 15:30ean elkartuko gara plazan.
Batzarrean parte hartu nahi dutenek, gurasoen baimena beteta eta sinatuta ekarri beharko dute egunean bertan. (eskolan banatu ditugun esku-orrietan dituzte baimenak).