Albisteak
Gizonezkoen Gipuzkoako Sega Txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira Aizarnan
— 2016-06-15Gizonezkoen Gipuzkoako sega txapelketako bi kanporaketak jokatuko dira ekainaren 19an Aizarnan. Segalarien artean Iban Pardo zestoarra arituko da.
Finalaurrekoetan parte hartuko duten 8 segalariak bi multzotan lehiatuko dira (4partaide, 30 minutuko saioak) eta kanporaketa bakoitzeko lehen bi segalariek Gipuzkoako Sega Txapelketako finalerako txartela irabaziko dute. Finala uztailaren 10ean Asteasun jokatuko da.
Aranburu Landetxeko belardian jokatuko dira kanporaketak. Honako hauek dira bi finalaurrekoak:
- Iban Pardo Andres
- Arkaitz Arteaga Bereziartua
- Julen Gabirondo Izeta
- Andoni Urrutia Idigoras
Bigarren kanporaketa: 12:30
- Igor Esnaola Dorronsoro
- Jokin Etxeberria Peñagarikano
- Iñigo Mercader Soroa
- Suharri Irazustaberrena Arbelaitz
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU