Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako irakurle taldearen bigarren saioa izango da hilaren 18an, osteguna Portale Kultur Elkartean. Arratsaldeko 19:00etan dute hitzordua eta Arantxa Urretabizkaiaren Bidean ikasia liburua izango dute hizpide. 13 lagunez osatutako taldea duela hilabete bildu zen lehen aldiz. Ana Malagonen Gelditu zaitezte gurekin ipuin-liburuaren inguruan haritu ziren orduan giro ederrean.
Ekaina bitartean hilero bilduko da taldea Amaia Apaulaza hizkuntzalari eta itzultzailearen gidaritzapean. Irakurle-taldekoez gain, edozein herritarrek taldearen jarraipena egiteko aukera du Apaulaza berak prestatu duen blogean.