Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Futbol Federazioak zonakako talde txikien eta lagunarteko txapelketak egitea erabaki du. Aste honetan hasiko dira txapelketak eta Zestoako kadete mutilen taldeak parte hartzea erabaki du, gainontzeko taldeek ezekoa erabaki dute. Larunbat honetan jokatuko dute lehen partida, Arrupe Chaminade ‘C’ taldearen aurka. Goizeko 11:00etan izango da hitzordua, Donostiako Felix Garín zelaian.
Izena ematea librea da eta ez da igoerarik eta jaitsierarik egongo. Formatu hori mugikortasun ikuspegitik “seguruagoa” dela azaldu du federazioak, lehia mota honek “burbuila independenteak” sortzea ahalbidetzen duelako. Txapelketako izen ematea librea da eta ez da igoerarik eta jaitsierarik egongo.