Albisteak

Zestoako Musika Banda entseguak egiten hasi da

Banda atzoko entseguan (Argazkia: Zestoako Musika Banda)

Zazpi hilabeteko etenaren ostean, entseguetara itzuli da Zestoako Musika Banda.

Zestoako Musika Bandak entseguekin hasi da zazpi hilabete ondoren. Covid-19ak sortutako egoera dela eta, ezin izan dute entsegurik egin azken zazpi hilabetetan. Etenaldiaren ostean, atzo egin zuten lehen entsegua, kiroldegiko aterpean.

Uztailean bi kontzertu eskainiko dituzte bat herrigunean eta bestea auzo batean. Hitzordu horretarako piezak prestatzen hasi dira eta hemendik aurrera, astelehen eta asteazken arratsaldetan egingo dituzte entseguak, kiroldegiko aterpean.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide