Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako nesken Donosti Cup lehiaketako ibilbideak aurrera jarraitzen du. Lehiaketako lehen faseko hiru partidak galdu zituzten arren, Europa Leagueko final-laurdenetara sailkatzea lortu dute.
Madril C.F.F.C, WWS Barcelona eta Intxaurdi A taldeekin batera osatu zuten lehen faseko taldea. Talde horretan laugarren sailkatu ziren zestoarrak (lehenengo biak Champions League jokatzen dute eta azken biek Europa League) eta hori dela eta, Europa Leaguera sailkatu ziren atzo. Gaur eguerdian jokatu dute bigarren fase horretako lehen partida, Antigua Luberriren aurka, Oiartzunen. 1-0 irabazi dute, June Idiazabalen golarekin. Final laurdenetako partida gaur, arratsaldeko 19:30ean jokatuko dute, Touringen aurka, Irunen.