Albisteak

Zestoako ‘Santakutzak’ 2017 – Egitaraua

Apirilak 29

12:00. Santakutz pilota txapelketako finalerdiak

Maiatzak 2

16:30-18:30. Umeentzako Ginkana, kiroldegi aurrean, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.

17:30. Santakutz pilota txapelketako finalak

19:00. Jaien hasiera suziriekin. Jarraian, kalejira Idiakaitz Txistulari Taldearekin, Azpeitiko Bandarekin eta Zestoako Musika Bandarekin.

22:30. Danborrada nagusia, herriko kaleetan zehar. Gauerdian, ikurrina eta herriko bandera igoko dira. Jarraian danborrada taldeek martxa guztiak joko dituzte herriko plazan.

01:00. Ustekabe txaranga.

Maiatzak 3

10:30. Idiakatz txistulari taldearen diana.

12:00. Meza nagusia, Parrokiko Abesbatzak abestuta.

18:00. Umeen danborradaren hasiera.

Aldaketak umeen danborradaren ibilbidean

Umeen danborradaren ibilbideak aldaketa izango du. Aurten, Arozena aurretik aterako dira danborjoleak. Karroza, berriz, Zubimusu kaletik aterata, Gesalaga kalean elkartuko da taldearekin. Gesalagatik aurrera honako ibilbidea egingo dute: Gurutzea, Gurutzeaga kalea, Eztiola kala, Foru plaza, Elizkalea, Kaleokerra, Portale kalea, Erdikalea, Foru plaza.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide