Albisteak

Zestoako taldeari oso zail jarri zaio Herriarteko Pilota Txapelketan aurrera egitea

Ostiral gauean Asteasun jokatu zuten Zestoako pilotariek Herriarteko Pilota Txapelketa. Kadeteek, jubenilek eta nagusiek ez zuten irabazterik lortu, beraz hurrengo faserako sailkapena oso zail jarri zaio Zestoako taldeari. Honako hauek izan ziren partiden emaitzak:

  • Kadeteak: Asteasu 22 – Zestoa 6
  • Jubenilak: Asteasu 22 – Zestoa 7
  • Nagusiak: Asteasu 22 – Zestoa 8

Itzuliko partidak maiatzaren 13an (ostirala) Zestoako pilotalekuan jokatuko dira, 19:30ean hasita.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide