Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Txirrindulari Elkarteak batzar irekia einggo du datorren asteartean, hilak 13, arratsaldeko 19:00etan, Alonderon. “Elkarteko batzordeak urte batzuetako zikloaren ondoren, aldaketa prozesu baten beharrean gaude, horregatik jende berriaren bila gabiltza” azaldu dute taldeko kideek. Interesa duen oro bileran parte hartzera gonbidatu dute.
Bestalde, federatzeko kanpaina martxan dagoela jakinarazi dute. Lizentzia nahi deunak, abenduaren 15a baino lehen jarri beharko du kontaktuan elkarteko kideren batekin edo mezu bat bidali beharko du gurutzeagatxirrindu@gmail.com helbidera.