Albisteak
Zestoako Udal Gobernuak bat egin du azaroak 25eko elkarretaratzearekin
— 2017-11-24Zestoako Udal Gobernuak bat egin du Zestoako Txoko Feministak egindako deialdiarekin. Honako ohar hau bidali dute komunikabideetara:
Azaroak 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izanik, betaurreko moreak janzteko unea da. Hots, emakume guztiek egunero jasaten dituzten indarkeria mota guztiak inoiz baino ozenago eta elkartuago salatzeko eguna. Biktima izan diren, gaur egun diren eta etorkizunean izango direnei indarra emanez eta elkartasuna adieraziz, Zestoako Udalak bat egiten du Zestoako Txoko Feministak larunbatean 12:30 plazan gauzatuko duen elkarteratzearekin. Era berean, laister abian jarriko da autodefentsa tailer bat herrian bertan. Azkenik, ez dezagun ahaztu: Ez beti da EZ!
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide