Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Kiroldegian egin behar dituzten berrikuntzak direla eta, astelehenetik aurrera gimnasioa ez da erabilgarri egongo kiroldegian. Horregatik liburutegi azpiko lokalean egongo da gimnasioa.
Kiroldegiko obrak datozen egunetan hasiko dira, obra horiek Zestoako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuko dituzte elkarlanean. Guztira 1.6 milioi euroko aurrekontua izango dute Kiroldegiaren berrikuntza lanek.
Kiroldegia berritzeko akordioa urriaren 30ean sinatu zuten Udalak eta Aldundiak.
IRUZKINDU