Albisteak
Gipuzkoako Pilota Federaziok antolatutako emakumeen aisialdiko paleta ikastaroetan izen ematea zabalik dago
— 2017-11-24Emakumea Pilotari egitasmoaren baitan, 18 urtetik gorako emakumeentzat aisialdiko paleta ikastaroak jarri ditu martxan Gipuzkoako Pilota Federazioak. Hainbat herritan dago martxan egitasmoa eta talde gehienak hasita badaude ere, guztietan dago izena emateko aukera oraindik. Urola Kostan Azkoitin eta Azpeitin dago ikastaroan parte hartzeko aukera.
Urte osoko kuota ordaintzen dute parte-hartzaileek, eta kuota horren barruan sartzen da asegurua. Saioek ekaina erdialdera arte iraungo dute. Eta ikasturte amaieran Emakumea Pilotari Eguna ospatuko dute Gipuzkoako ikastaro guztietan aritutako emakumeek, elkar ezagutuz, kirola eta festa giroa uztartzen dituen hitzorduan.
Ikastaro horietan izena eman nahi duenak edo informazio gehiago nahi duenak Gipuzkoako Federaziora deitu (943 47 14 63) edo idatzi dezake (etxebe.pilota@kirolak.net).
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU