Albisteak

Zestoako Udalak adierazpen instituzionala plazaratu du Euskararen Egunean

Gaur, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Zestoako Udalak adierazpen instituzional zabala argitaratu du euskararen biziberritzearen aldeko mezua indartuz. Testuan, euskarak historian zehar izan duen indarra eta gaur egungo erronkak azpimarratzen dira, eta etorkizunera begirako konpromiso zehatzak jasotzen dira.

Udalak nabarmendu du hizkuntza bizirik mantentzeko ezinbestekoa dela hiztun-komunitatea zaintzea, elikatzea eta piztea, eta gazteen transmisioa, erabilera eremuak eta ezagutza zabaltzea funtsezko erronkak direla. Halaber, euskarak gizarte osoarentzat izan behar duen izaera irekia eta bateratzailea azpimarratzen dira.

Adierazpenaren amaieran, Zestoako Udalak hiru konpromiso nagusi hartu ditu:

  • Udal politiketan euskara erdigunean jartzea.
  • Hizkuntza politikan atzera urratsik ez egitea.
  • Euskarak behar duen jauzia emateko, udalari dagokiona egitea eta horretarako bitartekoak jartzea.

Adierazpen osoa osorik irakur daiteke Zestoako Udalaren webgunean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide