Albisteak

Zestoarrak 53. Durangoko Azokan

Asteazkenetik igandera ospatuko da Durangoko Azokaren 53. edizioa “DA! asko dira” lelopean. Euskal Herriko musikari, aktore zein idazleen lanak izango dira bertan, Durango kulturzaleen topagune bihurtuz. Aurten, guztira, 439 produktu izango dira eskuragai, 247 stand ezberdinetan banatuta. Leok’k, Polybius eta Rodeo talde zestoarrak ere Durangon egongo dira.

Leok’k taldeko kideek Infinituari segika euren azken lana aurkeztuko dute Ahotsenean. Abenduaren 7an, ostirala, izango da hitzordua, 12:20an hasita. 30 minutuko kontzertua eskainiko dute eta diskoa salgai izango da ‘Musikazuzenean

 

‘ standean. Polybius laukoteak ere euren lehen diskoa aurkezteko zuzenekoa eskainiko du. Asteazkenean izango da, eguerdiko 14:20an hasi eta 14:50era bitartean, Ahotsenean. Azkenik, Rodeo taldeko kideek Dilmun lan berria salgai izango dute ‘Musikazuzenean’ txokoan.

 

Argazkia: Durangoko Azoka




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide