Albisteak

Rodeo taldeak disko berriko aurrerapen kanta kaleratu du

Rodeo taldeko kideak ‘Dilmun’ diskoaren grabaketan murgilduta ibili dira azken bi hilabetetan. Atzo gauen kaleratu zuten lan berriaren ‘Lur xurgatuak’ aurrerapen abestia. Zestoako Gaztain Estudioetan grabatu dute diskoa eta Doctor Masterrek egin ditu masterizazio lanak. Diseinua, berriz, Smoke Signals Studioren eskuetan utzi dute.

Laukote zestoarra ‘Bide galduak’ biran murgilduta ibili da ia urte guztian zehar. Ikusi hemen biraren inguruan eginiko elkarrizketa.

Hemen duzue abestia:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide