Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak, “Zestotik mahaira”, agroekologia zikloaren bigarren edizioa antolatu du abendua eta urtarrila bitartean. Orain arte adin guztietako pertsonei zuzendutako sukaldaritza ikastaroak egin dira, Maitane Cabezak gidatzen duen “Koxinatu” proiektuarekin. Gertuko eta garaiko elikagaiekin otorduak prestatzeko gakoak ikasi dituzte herritarrek bertan.
Urtarrilean, zikloari jarraipena emango diotela iragarri du udalak eta aurrerago jakinaraziko dituzte hurrengo ekintzak eta datak.