Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Bihar, ostirala, jokatuko da aurtengo Txokoko Pilota Txapelketako finala. 18:30ean hasita, Josu-Josu eta Aner-Muno bikoteek neurtuko dituzte indarrak hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidan.
Ondoren jokatuko da final handia. Xabat-JV eta Oier-Oier bikoteak ariko dira nor baino nor gehiago aurtengo txapela nork jantziko duen erabakitzeko norgehiagokan.
Zuzenean emango dugu final handia gure YouTubeko kanalean. Gainera, partida amaitu ostean, final osoa ikusteko aukera izango da kanalean bertan.