Albisteak

[ARGAZKIAK] Giro ezin hobea Aizarnako Amabirjin jaietan

Larunbatean hasi ziren Aizarnako Amabirjinak. Oilasko biltzaileen eguna izan zen. Jende ugari bildu zen goiz osoan zehar baserriz baserriz dantzan ibili ziren oilasko biltzaileei ongi etorria egiteko plazan. Ordurako paella lehiaketarako paellak prestatuta zituzten parte hartzaileek eta ondoren, bazkari ederraz gozatu zuten guztiek. Atzo, igandea, jubilatuek hamaiketako egin zuten meza ondoren, Konpittero tabernan. Gaur, atseden eguna izango dute eta bihar ekingo diote berriro festari. Helduen eguna izango da bihar, asteazkenean, berriz, Amabirjin eguna, eta ostegunean, festei amaiera borobila emateko, umeen eguna.

Ikusi egitaraua osorik hemen.

Argazkiak: Amaiur Aristi