Gaur egin dugu azken entsegu orokorra

Larunbat honetan ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dugu Laranjadi plazan, 19:00etan. Aurten Itxaropena dantza taldeak prestatu dugun ikuskizunari “Plazara” izena ipini diogu. Gaur egin dugu azken entsegu orokorra musikariekin batera. Larunbatean plazan, dantzan, ikusiko gara!