Kabalgata antolatzen duen taldea paje bila dabil

Kabalgata antolatzen duen taldeak mezu hau zabaltzeko eskaera egin ditu:

Kaixo

Aurten ere kabalgatako taldea hemen gabiltza buru belarri kabalgata polit bat egiteko lanetan. Azken urteotan arazotxo bat izaten ari gara ordea, antortxarekin joateko prest dauden pajeak geroz eta gazteagoak dira eta urte gutxi batzuk egin eta berehala aspertu egiten dira eta berriro ere berriak aurkitu behar izaten ditugu.

Paje asko behar izaten dira eta kabalgatari seriotasun pixka bat emate aldera, gure deia gurasoentzat eta helduei zuzendurik doa;

Prest egongo zinake paje izateko?

– urtarrilaren 5ean, eskolako gimnasiora etorri arratsaldeko 17:00etan

– oinetako eta galtza ilunak jantzi

– guk emango dizkizugu tunika eta turbantea

– plazara iristen garenean zure lana bukatu da

Anima zaitez!!

*Konfirmatu mesedez parte hartu behar baduzu:

kontaktua Marijo 650966698

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide