Albisteak
2018ko Errege kabalgata
— 2018-01-03Akoako aldapan hasiko da errege kabalgata arratsaldeko 18:30ak inguruan. San Juan Egoitzako “Milagrosa” kaperan geldialdia egingo dute lehenik, “Jesus haurtxoari” mirra, urrea eta intsentsua eskaintzeko. Ondoren, euren ibilbidea jarraiki Gisasola egoitzara zuzenduko dira Gesalaga kaletik. Egoitzatik irten eta plazarako noranzkoa hartuko dute Erdi kaletik gorantz. Plazara iritsi eta errege eta euren laguntzaileek hitz batzuk esango dituzte Udaletxeko balkoitik.
Elizako konpontze lanak direla eta eskutitz banaketa Udaletxe azpian egingo da, herriko musika bandak lagundutako musikaz. Antolatzaileen esanetan, eguraldi txarra eginda ere, kabalgata ez da bertan behera geldituko.
Oharra: Kabalgata antolatzen duen taldea paje bila dabil
Kontaktua: 650966698 (Marijo)
Egin zaitez bazkide