Albisteak

2019an jaiotako haurrentzako pilota saioak antolatu ditu Abantzuk

Abantzu Zestoako Pilota Klubak aurrebenjaminentzako pilota entrenamendu saioak eskainiko ditu aurten ere. 2019an jaiotako neska-mutilei egin diete parte hartzeko gonbidapena.

Taldea osatu eta entrenamenduak aurrera eraman ahal izateko, gutxienez lauzpabost haurrek izena ematea beharrezkoa izango dela azaldu dute. Saioak larunbatetan izango dira, 11:00etatik 12:00etara, eta urriaren 3an hasi eta ekainera arte luzatuko dira.

Ikasturte osorako izen-emate kuota 60 eurokoa izango da. Parte hartu nahi dutenek WhatsApp mezua bidali beharko dute, 679 060 889(Iñigo) telefono zenbakira. Zalantzak argitzeko ere telefono zenbaki bera jarri dute eskuragarri.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide