Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Atzo iluntzean jokatu zen III. Portale Mus Txapelketa. 64 bikotek hartu zuten parte txapelketan, eta parte hartzaile kopurua handia zenez, Mollergi, Portale eta Gure Txokoa elkartean jokatu zituzten partidak. Dani Garcia azpeitiarrak eta Iñaki Arizaga aizarnazabaldarrak eraman zuten txapela etxera. Bigarren postuan Elorri eta Palo sailkatu ziren.