“Eguzki Xuri” kontzertua berriro ere atzeratuta geratu da
Danbolin— 2023-06-26
Artingenium ekoizleak, hau da, EGUZKI XURI kontzertuaren antolatzaileak jakinarazi duenez, Sastarraingo harrobian egitekoa zen kontzertua (ekainak 29, osteguna) atzeratu egin behar izan dute, eguraldi iragarpena dela-eta.
Dirudienez, hurrengo egunetan elkartuko dira antolatzaileak data berri bat koadratzen saiatzeko.