Albisteak
Unai Lizarralde eta Xabat Sasiain, Gipuzkoako 4 eta erdiko txapelketako mendebaldeko txapeldun
— 2023-06-26Eskuz banakako lau eta erdiko Gipuzkoako Pilota Txapelketako mendebaldeko finalak jokatu ziren joan den asteburuan. Abantzu pilota klubeko Unai Lizarralde eta Xabat Sasiain pilotariek garaipena eskuratu zuten, nork bere kategorian. Lizarraldek, jubenilen bigarren mailako txapela irabazi zuen, Enaitz Olidenen aurka (22-19). Xabat Sasiainek, berriz, Aitor Oteizaren aurka lortu zuen garaipena, nagusien lehenengo mailako kategorian (22-13).
Argazkiak: Abantzu
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide