Albisteak

Zestoa eta Urepele arteko senidetze proiektua landuko duen taldea osatzeko aurreneko bilera izango da gaur

Zestoa eta Urepele senidetzeko proiektuak 20.000 euroko dirulaguntza jaso zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Kontseiluak deitutako “Ideiak 2023” edizioan. Urtebeteko epean proiektua gauzatu beharko da eta gaur hori landuko duen taldea sortzeko aurreneko bilera egingo da, 18:00etan Alonderon. Bilera irekia izango da eta proiektuarekin interesa duten herritar guztiak daude gonbidatuta.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide