Albisteak

Arroabeko San Isidro kalerako sarbidea itxita egongo da asteazkenean goizean

Zestoako Udalak jakinarazi duenez, martxoaren 18an, asteazkenean, N634 errepidetik San Isidro kalera doan sarbidea itxita egongo da 08:00etatik 10:30era.

Itxiera igogailu publiko berria eraikitzeko lanen ondorioz egingo da. Sarbidea itxita dagoen bitartean, ibilgailuek GI631 errepidetik (Olaeta kaletik) sartu beharko dute auzora.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide