Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

“Mendietan zentral eolikorik ez!” lemapean egun osoko egitaraua antolatu dute gaurko Sañu Bizirik, Agiro mendi kluba eta Gazte Asanbladak. Goizeko 9:00etan atera dira 25 lagun inguru mendi irteera egitera. Endoia, Otzarreta gaina, Belioso, Ekain gailurra eta Sastarrainen zehar ibili ondoren, eguerdiko 13:00etan elkarretaratzea egin dute plazan “Mendietan zentral eolikorik ez!” lemapean.