Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Atzo, uztailak 13, mus lehiaketa eta sardina jana jendetsua egin ziren Narrondoko jaietan. Mus txapelketa eta sardina dastatzeak arrakasta handia izan zuten, izan ere, mahai guztiak beteta egon ziren eguraldi onak laguntzen zuelarik.
Mus lehiaketan, lehenengo lau bikote irabazleak hauek izan ziren:
1. Santi eta Ima
2. Egaña eta Unai
3. Jose Mari eta Juan Migel
4. Sebas eta Julio
Gainera, aipamen berezia egin zitzaien auzoko lehenengoei, Maialen eta Pakori.
Gaur ere izango dute zer gozatua auzoan:
Egun osoan zehar, inguruko artisauen azoka, 12:30etik aurrera herri kirolak jolastuko dira; Aizkoran Julen Gabilondo eta Suharri Paolla, Ugaitz Mugerza eta Arantza Mugerzaren aurka. Egin beharko dituzten lanak: aizkoran 8 enbor etzanda eta 2 enbor zutik, trontzan 8 enbor eta korrika 20 itzuli. Harriak jasotzen Karmele Gisasola, Aritz Norde eta Urdax arituko dira. Ondoren, 14:00etan bertso-bazkaria izango dute, Andoni Egaña eta Sebastian Lizasoren eskutik. Egun osoan zehar Jagoba eta Maddalen trikitilariek alaituko dute giroa.
