Albisteak
[ARGAZKIAK] Giro apartarekin amaitu dituzte Sankristobalak Narrondon
— 2024-07-14Gaur da Sankristobaletako azken eguna, eta eguraldia lagun izan dutelarik, giro ederra izan da auzoan goiz guztian zehar. Jendetza urreratu da, inguruko artisauen azoka bisitatzera, taloak jan eta Herri Kirol erakustaldiaz gozatzera. Aizkoran, Julen Gabilondo eta Suharri Paolla Ugaitz Mugerzaren eta Arantza Mugerzaren aurka aritu dira, eta harria jasotzen, Maddi Gesalaga, Aritz Norde eta Urdax. Ondoren, bertso-bazkaria izan dute Andoni EgaƱa eta Sebastian Lizaso bertsolariekin. Jagoba eta Maddalen trikitilariak ere bertan izan dira eta bazkal ostean auzoa girotzen jarraituko dute.
Festen arira, Gure Ametsa elkartekoek karta jokoa egin dute eta irabazlea, Pello Tolare izan da. Ardo eta sagardo botila bana, gazta zati bat eta txorizo bat irabazi ditu.
Egin zaitez bazkide