Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ertxin mendiko artadia berreskuratzeko helburuarekin 6.000 arte landatu ditu Zestoako Udalak Ertxin mendian. Lan hauek otsaila eta martxoa bitartean egin dira.
Proiektu hau gauzatu ahal izateko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza batez baliatu da Udala. Zehazki, 60.000 euroko diru laguntza jaso du proiektua aurrera eramateko.
4.000 arte herri lurretan landatu dira eta beste 2.000 Udalak zesioz lortutako lurretan, Danbolinzulo haitzuloaren inguruetan, hain zuzen.