Appa Hi
— 2025-05-20Appa Hi hika ikasteko/praktikatzeko aplikazio bat da, eta hika bertan praktikatu daiteke.
Nola funtzionatzen du?
- Ikasketa prozesua bost astekoa da. Egunean pilula bat egiteko aukera duzu.
- Pilula bakoitzak azalpenak, marrazkiak eta bideoak biltzen ditu, eta ondoren galdera-sorta bat
erantzuten da. - Galdera guztiak zuzen erantzunez gero, hurrengo egunerako pilula aktibatzen da.
- Erantzunak oker badaude, partidak nahi adina aldiz errepikatu daitezke, ondo egin arte.
- Aste bakoitzean errepasoa eta maila igoera proposatzen da – guztira 5 maila.
Bakoitzak bere erritmoan egin dezake lanketa. Aplikazioa mugikorrean deskargatu daiteke App Store
edo Google Play bidez: https://appahi.eus/
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide