Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Zestoako Zaintza Sareak eta 3Z elkarteak elkarlanean antolatu dute zaintzaren inguruko hitzaldia, “Zaintzak, nondik begiratu erronka honi?” izenburupean. Hitzaldia bihar izango da, asteazkena, Alonderoko aretoan eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Hitzaldiak ordubete iraungo du.
Hizlaria Miren Aranguren izango da, Emagin Elkarteko kidea hastapenetatik. Lan askotan aritu bada ere, azken urteotan bere jarduna zaintzaileen egoeraren ikerketara bideratu du bereziki.