Albisteak
Ertxin mendiko artadia berreskuratzeko arteak landatu ditu Udalak
— 2025-05-20Ertxin mendiko artadia berreskuratzeko helburuarekin 6.000 arte landatu ditu Zestoako Udalak Ertxin mendian. Lan hauek otsaila eta martxoa bitartean egin dira.
Proiektu hau gauzatu ahal izateko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza batez baliatu da Udala. Zehazki, 60.000 euroko diru laguntza jaso du proiektua aurrera eramateko.
4.000 arte herri lurretan landatu dira eta beste 2.000 Udalak zesioz lortutako lurretan, Danbolinzulo haitzuloaren inguruetan, hain zuzen.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide